XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zeanuri

Zeanuri non dan esaten noa
nire lenengo bertsoan,
erri au dago Araba eta
Gipuzkoaren auzoan,
Arratiaren buruan eta
gure Bizkaian altzoan,
Gorbei mendiko egalean ta
bere babespe gozoan.

Sarri entzun da nolakoa dan
Arratiako zekorra,
beti esan da zekor au dala
txikia baiña gogorra.
Baita nik diñot Zeanurikoa
gogorra eta jatorra,
bertako seme askok lortu dau
gizontasunen tontorra.

Euskal Errian bai izan dira
seme jatorrak ugari,
au ziur jakin gura dabenak
begira istoriari.
Goratzarreak egiten dautsez
gure Euskal Erriari,
Euskal Erria aitatutean
entzuten da Zeanuri.